2011(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak erabakita geratu dira

Aitor Azkonobieta

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak amaituta, erabakita geratu dira final-laurdenetarako saioak. Atzo arratsaldean jokatu zen final-zortzirenetako zazpigarren eta azken kanporaketa Irungo Amaia Antzokian, eta Alaia Martinek eta Haritz Casabalek lortu zituzten azken txartelak; Alaiak lehenengo postua eskuratuta lortu zuen , eta Haritzek berriz, batutako puntuazioari esker.

Final-laurdenetan hogeita hamar bertsolari ariko dira. Bost kanporaketa jokatuko dira -lehenengoa hilaren 22an OƱatiko Zubikoa kiroldegian- eta hemezortzi bertsolari sailkatuko dira final-erdietarako; kanporaketa bakoitzeko irabazleak eta puntuazioaren arabera puntu gehien batzen dituzten hamaika bertsolarik. Finala abenduaren 18an jokatuko da Donostiako Illunbe zezen plazan.

1 iruzkin: